HERRI BATZARRA

Azaroaren 3an, asteazkena, Zestoako EHbilduk Herri Batzarra deitu du. Bertan Rebeka Ubera legebiltzarkidea izango da eta ikasturte berrirako plan politikoa aurkeztuko du.

Plan politikoaz gain, egoera politikoa eta EHbildu erakunde ezberdinetan garatzen ari den jarduera ere aztergai izango da.

Batzarra, Alondero Kultur Aretoan, azaroaren 3an, arratsaldeko 19,00etan izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide