HERRI BATZARRA

Zestoako EHbilduk abenduaren 21ean arratseko 19,00ean batzar irekia deitu du.

Batzarrean nagusiki jorratuko diren gaiak ondokoak izango dira:

1- Udal Hauteskundeak: egutegia eta plangintza

2- Legealdi berrirako erronkak: Zestoa 2030

3- Galde eta erreguak

Batzarra Alondero kultur aretoan izango da eta egunari omen eginez txistorra jateko aukera izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide