HERRI BATZARRA

Maiatzaren 28an izango diren udal hauteskundeen prestaketarekin jarraituaz, datorren asteartean, urtarrilak 17, arratseko 19,00ean, Alondero Kultur Aretoan, Zestoako Ehbilduk bigarren batzarra deitu du.

Batzar honetan amaitzear daukagun legegintzaldiaren balantze labur bat egiteaz gain, datorren legealdian eta bide batez, Zestoa 2030 plan estrategikoaren bidean garatu beharreko erronkak izango dira hizketagai.

Esku artean ditugun erronkak ez dira makalak eta Zestoan bizi garen herritarron ongizatea helburu, larrialdi klimatikoa, gure hizkuntza eta kulturaren garapena, etxebizitza politika, zaintza eta beste hainbat arlo gure herrian jorratzeko martxan ditugun egitasmoak ahalik eta herritar gehienon artean eztabaidatu eta elkartrukatu nahi ditugu!

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide