Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Herri batzarra egingo dute datorren ostiralean, hilak 19, arratsaldeko 18:30ean, Arroabeko eskola zaharrean. Auzo elkarteko kideek azaldu dute, ia urtebete pasa dela Arroabean prozesu parte hartzailea martxan jarri zutenetik eta prozesu hori emaitzak ematen ari dela.
Ostiraleko batzarrean, orain arte egindakoaz, auzoaren egungo egoeraz eta aurrera begirakoez hitz egingo dute. Arroarrak bileran parte hartzera gonbidatu dituzte.