Albisteak

Herri Eskolan zaintza zerbitzua martxan jarri nahi du guraso talde batek

Guraso gutxi batzuk elkarren artean gaiaren inguruan hitz egiten hasiak dira baina oraindik ez dakite datorren ikasturtean Herri Eskolan zaintza zerbitzua martxan jartzea posible izango den. Talde honek, interesa duten beste gurasoei eurekin kontaktuan jartzeko deia egin diete. “Interesa duten gurasoak biltzea da, momentuz, gure asmoa, denon artean zaintza zerbitzuaren ezaugarriak, beharrak eta martxan jartzeko aukerak aztertzeko” azaldu dute. Taldearekin kontaktuan jartzeko deituĀ  605748804 edo 636545725 telefono zenbakietara .

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide