Albisteak
Herri galdeketak egiteko sinadura bilketek emaitza ezin hobea izan dute
— 2017-03-04Errez iritsi dira eskualdeko herriak herri galdeketak egin ahal izateko behar ziren sinadura kopuruetara. Sinadura bilketaren amaiera ekitaldia Azkoitian izan da gaur, larunbata. Zestoarrak ere han izan dira, Zarauzko, Zumaiako, Orioko, Getariako, Aizarnazabalgo, Errezilgo eta Azkoitiko ordezkariekin batera.
Sinadura bilketen emaitzen berri eman da Azkoitiko Elkargunean egin den ekitaldian. Zestoa udalerri osoan 610 sinadura bildu dira maiatzaren 7ko galdeketa egiteko. Eskualde osoan, 8.691 sinadura bildu dira guztira. Antolatzaileek oso emaitza positiboak direla esan dute eta herritarrei eskerrak eman dizkiete. Maiatzaren 7ko galdeketan parte hartzeko deia ere luzatu dute. Ekitaldiaren ondoren Azkoitiko plazan, jai giroan jarraitu dute.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide