Albisteak

“HERRI HEZITZAILEA” PROIEKTUA ABIATUKO DA ZESTOAN

Zestoan “Herri Hezitzailea” proiektua abiatzear da. Proiektu horrek haurren interesetatik abiatuta, aniztasunarekiko (sexu, arraza, sinesmen, ideologia…) eta ingurunearekiko (naturala eta kulturala) errespetuan oinarritutako komunitatea sortzea du helburu. Horrela, asteazken honetan (abenduak 16) 18:30etan ekimenaren aurkezpena izango da Kultur Etxean.

Zestoako Herri Ikastetxea eta Zestoako Udala dira ekimen horren bultzatzaileak. Antolatzaileen esanetan, “gure haur eta gazteen heziketa ez da eskolaren ardura soilik, komunitate osoak, herri osoak hezten du, nahi gabe ere, eredua ematen baitiegu. Beraz, ardura har dezagun komunitate mailan, gure haur eta gaztetxoentzat nolako herria nahi dugun pentsatzeko. Izan ere, haur eta gazteak herrian aktibo eta presente dituen herria soilik izan baitaiteke guztiontzako herria”. Antolatzaileek herriko norbanako eta elkarte guztiak gonbidatu dituzte aurkezpenera.

12339432_729214190544684_8863564270349587319_o




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide