Albisteak

Herri kirol emanaldiarekin agurtu dute santainesetako lehenengo asteburua

Gaur, igandea, herri kirol ikustaldia izan da Iraetako Txikito frontoian. Santainesetako lehenengo asteburuko azken ekintza izan da gaur arratsaldekoa. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren baitan, Ezpeleta eta Basozabal, Etxeberria eta Txapartegiren aurka aritu dira. Bestalde, Iraetan hain kuttuna duten “Errota” harriren txapelketa ere jokatu dute. Mikel Lopetegi Urra Beñat Telleria, Xabat Olaizola Garmendia IIa eta Paulo Azpiazu lehiatu dira harri honekin. Maddi Gesalagak eta Olaia Esnaolak harri-jasotze erakustaldia egin dute.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide