Herri Krosa atzeratzea erabaki du Atletismo Taldeak

Zestoako Atletismo Taldetik jasotako oharra:

ZESTOAKO 42 HERRI KROSA

Koronabirusaren hedapenak eragindako egoeragatik eta Eusko Jaurlaritzaren neurri eta gomendioak ezagututa, Zestoako Atletismo Taldeak zentzuz jokatuko du eta beraz datorren martxoaren 19an korritzekoa zen 42. Herri krosa atzeratzea erabaki dugu.

Data berriak aztertzen ari gara. Datorren egunetan jakinaraziko dugu lasterketaren data berria.

Dagoeneko izena emanda dutenei ere adieraziko diegu zein aukera izango dituzten.

Eskerrik asko eta barkamena eskatu sortutako eragozpenengatik.

Zestoako Atletismo Taldea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide