Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Maiatzaren 8an Senpereko lakuaren bueltan ospatuko den Herri Urrats ekimenera joateko autobusa antolatu asmotan dabil Zestoako lagun talde bat. Herritar talde horrek adierazi duenez “azken urteotan herrian egon den hutsune bat betetzera dator asmo hau, ez baita euskararen eta Seaskako Ikastolen aldeko jaira bertaratzeko autobusa antolatzeko saiakerarik egin”.
Autobusa 8.30ean aterako litzateke Zestoako Gurutzetik, eta 18.30ean Senperetik. Txartelak Zestoako Koiote tabernan eta Aizarnako Aranburu landetxean daude salgai, 10 euroren truke. Sustatzaileek ohartarazten dute gutxieneko jende kopuru batek erosi beharko duela txartela autobusak Zestoatik Senpererako bidea hartu dezan.