Albisteak

Herri Urratserako autobusa antolatu du Portalek

Maiatzaren 12an ospatuko da aurtengo Herri Urrats, urtero lez Senperen izango dena. Portale Kultur Elkarteak autobusa antolatu du egun pasa joan ahal izateko. Goizeko 09:15ean abiatuko da hilerri aurreko autobus geltokitik, eta arratsaldeko 19:30ean izango da itzulera Senpereko lakutik. 15 euroko prezioa du eta txartelak Portale tabernan daude salgai.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide