Herri Urratsetik Herri Azokara
— 2017-05-15Eguraldiaren aurreikuspenak eta bildu ginen lagun taldea ikusita pentsatu zitekeen egun ederra pasako genuela, eta halaxe izan zen. Goizeko 9etan irten ginen 25 lagun Herri Urratsera, giro ezin hobean. Batzuk zuzenean lakura joan eta egun pasa ederra eginaz, eta beste batzuk Larrun mendia igoz, mendi-buelta ederra egin eta arratsaldean lakura iritsiz. Guztiok ere egun ederra pasa genuen, baita Etxepare Lizeoari babes ekonomikoa eman eta Iparraldeko Seaska ikastolen aldeko aldarria egin ere. Eskerrak eman nahi dizkiogu Mikel Ibarguren herritarrari mediko gida lanak egiteagatik. Zalantzarik ez, hurrengo urtean errepikatuko dugula.
Pasa da Herri Urrats eta Portale Kultur Elkartea ez dago geldirik. Astinduk beste herriko eragileekin batera antolatu duen Herri Azokan jarriko dugu gure aletxoa. Honezkero ikusiko zenuten asteazkenean mahai-inguru oso interesgarria daukagula Kultur Elkartean. Hasieratik esan genuen bezala, herriko eragile ezberdinek ateak irekita dituzte gurean, eta plazer bat zaigu horrelako hitzaldi batean eskua botatzea. Asteazkenean bertan ikusiko gara, beraz. Laster izango duzue ekimen gehiagoren berri.
Egin zaitez bazkide