Albisteak
Herria “denon artean” aztertzeko ibilaldia egin zuten larunbatean
— 2022-06-06Zestoako Udala “zestoar guztien etorkizuneko beharrei erantzungo dien” Hiri Antolamendu Plan (HAPO) Orokor berria egiten ari da. Proposamen berri horrek “herritar guztien” proposamenak kontuan hartzen dituela azaldu du erakundeak: “Beharrezkoa da emakumeak, haurrak, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak eta abar. Kontuan izatea honelako planak egiterako orduan. Hori da Hirigintza Inklusiboa”.
Plana gauzatzeko herritarren parte hartzea nahitzekoa dela erdietsita, ekintza ezberdinak antolatu ditu Udalak diagnostikoa gauzatuko duen Erdu enpresarekin elkarlanean. Ekintza horien baitan, herrigunetik eta auzoetatik ibilaldia egin zuten joan den larunbatean, herria “denon artean” aztertzeko asmoz. Herri eta auzoetako “puntu ilunak” aztertzeaz gain, irisgarritasun arazoak zeuden hainbat puntu ere identifikatu zituzten.
Egin zaitez bazkide