Albisteak

‘Herriak badu bere historia’ dokumental zikloa hasiko da igande honetan

‘Herriak badu bere historia’ dokumental zikloa antolatu dute elkarlanean Portale Kultur Elkarteak eta Gazte Asanbladak. Euskal Herriaren historiako hiru gertakari nabarmen biltzen dituzten dokumentalak izango dira ikusgai datozen hiru igandetan Alonderoko kultur aretoan.

Igande honetan, Lander Garroren Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala izango da ikusgai. Intsumisioa gogoratu eta ospatzen du Garroren lanak. Abenduaren 6an, Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa emango dute. Sabino Ormazabal eta Bertha Gaztalumendiren dokumental honek Euskal Herriko mugimendu antinuklearra eta Gradys del Estalen historia biltzen ditu. Zikloari amaiera emateko, Josefina Lamberto, Maravillas Lambertoren ahizparen bizitza kontatzen duen Florecica dokumentala izango da ikusgai, abenduaren 13an. Virginia Senosiain eta Juan Luiz Napal nafarrek zuzendu dute lana.

Emanaldi guztiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira. Dokumentala ikusi ostean,  zuzendariekin solasaldia izateko aukera izango da. Sarrerak aurrez erreserbatu beharko dira portalekulturelkartea@gmail.com helbidera edo 690 271 097 telefono zenbakira WhatsApp mezu bat bidalita. Emanaldi bakoitzeko sarrerak hiru euroko prezioa izango du eta emanaldi guztietan Covid-19aren aurkako protokolo guztiak bermatuko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide