Herriarteko txapelketako final zortzirenetako partidak jokatuko dituzte asteburu honetan
Danbolin— 2021-05-14
Abantzuko pilotariek Alegin jokatuko dituzte partida eta paletako taldekoek, berriz, Zestoako kiroldegian.
Aurrera jarraitzen du Gipuzkoako Herriarteko Pilota txapelketakok. Asteburu honetan, final zortzirenetako partidak jokatuko dira. Abantzu klubeko pilotariak Alegian jokatuko dituzte partidak goizeko 10:30ean hasita. Hauek izango dira bertara joango diren pilotariak: Unai Lizarralde, Ioritz Agirre, Mattin Eizagirre, Oier Alonso, Julen Odriozola eta Ibai Salegi. Xabat Sasiain eta Ibai Olaizola izango dira ordezkoak.
Gomazko paletako taldeak berriz, Zestoako kiroldegian jokatuko dituzte partidak, andoaindarren aurka. Larunbat arratsaldean jokatuko dituzte norgehiagokak, 16:15ean hasita.