Albisteak

Herriarteko txapelketako lehenengo partidak jokatu dituzte Abantzuko pilotariek

Joan den asteburuan hasi zen Gipuzkoako Herriarteko txapelketa, eta zestoarrak estreinako partidak jokatu zituzten. Gomazko paletako taldeak ostiralean jokatu zuen Zumaiarren aurka, eta emaitza oso ona lortu zuten. Hiru partidak irabazi zituzten: frontoi osoan,  Josu Rodriguez eta J. Zendoia (20-10); binaka, Josu Etxabe eta Manex Odriozola (20 – 16) eta zazpiaren barruan, Mikela Dia eta G. Segurola  (20-17).

Eskuzko taldekoek, berriz, ez zuten hain emaitza ona lortu. Izan ere, 1-2 galdu zuten Tolosako pilotarien aurka: kadeteak, Aritz Alonso eta Aiert Uria (20-22); jubenilak, J. Agirre eta U. Lizarralde (22- 12) eta nagusiak, Oier Alonso eta Xabat Sasiain (13 -22).

Datorren asteburuan jokatuko dituzte itzulerako partidak, palazkoak ostiralean Zumaiako Aitzuri pilotalekuan eta eskuzkoak larunbatean goizeko 11:30ean, Tolosako Beotibar pilotalekuan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide