Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Datorren astelehenetik aurrera herriguneko bi eskoletako jolas lekuak arratsaldez irekita egongo dira. Udalak eta eskolako zuzendari eta ikasketaburuak hartu dute erabakia. Mikel Arregi Ertxin alkateak azaldu du guraso talde baten eskaerari erantzun eta herriko haur, gaztetxo eta gurasoek zuten espazio faltari aurre egitea dela jolas lekuak irekitzearen helburua. Astelehenetik aurrera, beraz, bi patioak irekita egongo dira, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:30etatik 18:o0etara.