Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako herriguneko kultur azpiegituren inguruko hausnarketa zabala egiteko bilera deitu du Udalak datorren asterako. Gaiari “eusteko momentua” dela adierazi du Mikel Arregi Ertxin alkateak eta hori dela eta, elkarteetako kideak eta gaiaren inguruko iritzia eman nahiko lukeen herritar oro gonbidatu ditu saiora.
Irailaren 22an, asteazkena, izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan hasita, Alonderoko kultur aretoan. Lehen saio horretan, gaiari buruzko aurkezpen orokorra egingo da eta ondoren, eztabaidarako tartea izango da. Bigarren bileran gaia sakontzen hasi eta zenbait ondorio ateratzen hastea da helburua.