Albisteak

Herriguneko mugikortasun plana aurkeztuko du Udalak

Herriguneko mugikortasun plana aurkeztuko du Zestoako Udalak martxoaren 10ean. Bertan, GI-631 errepideak gaur egun herrigunera dituen sarrera-irteeren konponketa eta proiektuaren inguruko azalpenak emango dira.

Udalak urtarriletik dauka Endara ingeniaritza taldeak egindako proiektua eskuartean. Lan hori lehenago aurkeztea zen asmoa baina atzeratu egin behar izan dute egoeragatik. Proiektua epe laburrean martxan jartzeko helburua du Udalak eta hori dela eta, aurkezpena asteazkenean egitea erabaki dute.

Saioa arratsaldeko 19:00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Segurtasun neurriak errespetatzeko, hogeita hamar pertsonek hartu ahal izango dute parte. Bertara joateko aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da, otsailaren 9a baino lehen, 943 147 010 telefonora deituta edo administrazioa@zestoa.eus posta helbidera idatzita.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide