Albisteak

Herriko bederatzi odol emaile omendu dituzte asteburuan

Omenduak udaletxean (Argazkia: Urola Kostako Hitza)

Omenduek Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen eta Zestoako Udalaren aitortza jaso zuten.

Zestoako bederatzi odol emaileri aitortza egin zieten atzo, igandea, udaletxeko pleno aretoan. Omenduetako bostek odola 25 aldiz eman dute, batek 40 aldiz, bik 50 aldiz eta batek 75 aldiz. IƱaki Erkizia, Amaia Garate, Julen Mendizabal, Esti Korta, Jon Irure, Ana Artola, Ignacio Etxabe, Xabier Ulacia Astigarraga eta Josu Etxabe herritarrek jaso zuten Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen eta Zestoako Udalaren aitortza.

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak urtero egiten du odol ateraldi jakin bat egin duten herritarrak omentzeko ekitaldia. Ekitaldi hori Loiolan egin ohi dute baina aurten, pandemia dela eta, herri bakoitzean egin dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide