Herriko elkarteek diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak
Danbolin— 2021-04-21
Herriko elkarteek maiatzaren 17ra arte eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak. Aurten eskabideak telematikoki soilik aurkeztu ahal izango dira.
Elkarteek gaurtik hasi eta maiatzaren 17ra bitartean izango dute beharrezko dokumentazioa Udaletxean aurkezteko aukera. Laguntza jaso ahal izango dute Zestoan egoitza eta jardun eremua daukaten elkarte edo entitateek. Salbuespen gisa, nahiz eta Zestoan egoitza ez izan, laguntza jaso ahal izango dute bere jardun eremua edo zati nabarmen bat Zestoan garatzen bada edo Udalak ekintza edo proiektua udalerriarentzat interesgarri ikusten badu.Aurten eskabideak telematikoki soilik aurkeztu ahal izango direla jakinarazi du Udalak. Horretarako, BakQ delako edo beste txartel elektronikoren bat beharko du elkarteko ordezkariak.
Pasa den urtean, 65.427,90 euro onartu ziren herriko elkarteetara bideratzeko. Elkarteek urteko plangintzan aurreikusitako guztia egiterik edo antolatzerik ez zuten izan ordea eta kopuru horren %28,66a udalera itzuli dute.Deialdiari buruzko informazio guztia hemen.