Albisteak

Herriko elkarteek diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute

Elkarteek gaurtik hasi eta ekainaren 26ra bitartean izango dute beharrezko dokumentazioa Udaletxean aurkezteko aukera. Laguntza jaso ahal izango dute Zestoan egoitza eta jardun eremua daukaten elkarteek edo entitateek. Salbuespen gisa, nahiz eta Zestoan egoitza ez izan, laguntza jaso ahal izango dute bere jardun eremua edo zati nabarmen bat Zestoan garatzen bada edo Udalak ekintza edo proiektua udalerriarentzat interesgarri jotzen badu.Deialdiari buruzko informazio guztia Zestoako Udalaren webgunean dago ikusgai.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide