Albisteak

Herriko gaztetxoei zuzendutako UDA GAZTE programa jarri du martxan Udalak

13 eta 16 urte bitarteko nerabeentzako UDA GAZTE programa jarri du martxan Zestoako Udalak. 2018ko udatik hona, herriko nerabeen hainbat guraso eta udalaren artean egin diren bileretan gaztetxoek udan zuten eskaintzat falta azpimarratu da. Horri erantzuna emateko sortu da UDA GAZTE programa.

Otsaila eta apirila bitartean herriko gazteekin hainbat bilera egin dira eta bilera horietan eman diote forma programari. Programaren lehen zatia uztailaren 1etik 5era bitartean izango da. Egun horietan, herriko gazteek hainbat ekintza egiteko aukera izango dute. Gero, Donosti Cup txapelketa dela eta, astebeteko etenaldia egingo dute, hainbat nerabek bertan parte hartzen dutelako. Amaitzeko uztailaren 15etik 19rako astean beste ekintza batzuk egingo dituzte. Programan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 2a baino lehen eman beharko dute izena Gaztelekuan (688 684 029).

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide