Albisteak

Herriko hainbat eragilek gaztetxea zentrora lekualdatzeko babes-adierazpena sinatu dute

Iragan irailaren aurkeztu zuen gazte asanbladak gaztetxea Elizondora lekualdatzeko proiektua. Asanbladako kideen esanetan proiektua “aurrera pausoak” ematen ari da eta bide horretan, eragile ezberdinekin hainbat bilera egin dituztela adierazi dute: “Eragile ezberdinekin bildu eta proiektuaren nondik norakoak azaltzen ari gara”.

Eragileen proiektuarengan jarrera “oso baikorra” izaten ari direla nabarmendu dute. Momentuz, hamahiru eragileren babesa jaso dute: Itxaropena Dantza Taldea, Agiro Mendi Kluba, Zestoako Musika Banda, Pentsionisten Mugimendua, Abantzu Pilota Kluba, GKS, ITAIA, Bargaztak, Zestoako Sare, Urola Erdiko Kontseilu Sozialista, Erralla Bertso Eskola, Zestoako Futbol Taldea eta Zestoako Txirrindulari Taldearena.

Eragile guztiek proiektuarekin bat egin dute eta babes adierazpena sinatu berri dute. Hemen adierazpena:

“Hemen sinatzen dugunok, Zestoako Gazte Asanblada eta Fundizio Musika Elkarteak elkarbanatzen duten gaztetxea zentrora lekualdatzeko proiektuarekin bat egiten dugu. Izan ere, kultur etxean dagoen leku faltaren arazoa nabarmenki arintzeaz gain, herriko erdiguneari eskaintza kulturalez bizia emango liokeela uste dugu. Hau horrela, Zestoako Udala zein elizari dei egiten diegu proiektua posible egingo duen eta negoziazioei bide emango dion mahai hirukoitza osatzeko”.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide