Albisteak

Herriko kaleak morez janzteko deia luzatu du Bargaztak talde feministak

Martxoaren 8ari begira, herriko kaleak morez janzteko deia luzatu berri du Bargaztak talde feministak. Horretarako, artile morearekin telarrak egiteko deia luzatu diete herritarrei. Telar horiek, martxoaren 5etik 7ra jasoko dituzte plazan jarriko duten zozketan. Horrez gain, etxeko leiho eta balkoiak morez janztera animatu dituzte zestoarrak.

Kontzentrazioa plazan

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean kontzentrazioa egingo dute plazan, arratsaldeko 19:00etan, Elkarrekin, denontzat, elkarrengatik lelopean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide