Albisteak

Herriko kasko historikoa ibilgailuentzat itxita egongo da gaurtik aurrera

Herriko kasko historikoa ibilgailuentzat itxita egongo da gaurtik hasi eta irailera bitartean. Erabaki honekin, Zestoako Udalak oinezkoei lehentasuna eman nahi izan die. Hala iragarri zuen Mikel Arregi Ertxin alkateak ekaina hasieran egindako prentsaurrekoan. Oinezkoei lehentasuna emateko neurriak iragarri zituen orduan eta hau izan da hartutako lehen erabakia. Horrela, oinezkoei lehentasuna emateaz gain, herrigune historikoa biziberritu eta haurren segurtasuna bermatu nahi du Udalak. Beraz, gaurtik aurrera, Pio Baroja plazarako sarreratik hasita, Erdikalea eta Portale kalea oinezkoentzat izango dira. Goizetan bidea irekita egongo da, 8:00etatik 11:30era, zamalanetarako eta eguerditik aurrera itxi egingo da, egunero.

Kasko historikoan bizi eta menpekotasun ziurtagiria daukaten pertsonei piboteak ireki ahal izateko giltza emango zaie, larrialdi kasuren bat balego ibilgailuz ere sarbidea izan dezaten.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide