Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Portale kultur elkarteak herriko sortzaileen azoka antolatu du datorren maitzaren 13rako. Arratsalde-gau parteko egitaraua prestatu dute. Azoka, 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo da Euskal Herria plazan, eta 19:30ean, Eire bikote zumaiarrak kontzertua eskainiko du Portaleko atzeko terrazan. Eguna DJ Elbaren emanaldiarekin amaituko da. Musika jartzaile zestoarrak iluntzeko 22:30ean hasiko du ikuskizuna, Portalen.