Albisteak

[EGUNERATZEN] Herriko tabernak ixten ari dira poliki-poliki

Portale kulturgunea izan zen aurrena ostiral arratsaldean itxi egingo zuela jakinarazten eta Txoko Txikitik jaso genuen ondoren oharra. Taberna izatez gain, ogia ere manipulatzen dutenez, arriskua txikitu asmoz, Laranjadiko taberna itxi egingo zutela esanez. Ogia egunero egiten jarraituko omen dute momentuz baina Gurutzeko dendan salduko omen dute goizeko 8:00etatik 13:00ak bitartean.

Mollergi, Txoko eta Uztapide tabernak ere itxi dituzte gaur, larunbatetik aurrera.

Arroabeko Lurdes eta Txomin tabernak ere itxi egin dituzte.

Agusti eta Koiote taberna ere itxi dituzte gaur arratsaldean. Irantzu tabernak arratsaldean zehar itxiko duela jakinarazi du eta Fati iluntzera arte egongo da zabalik. Bekoetxe merenderoa ere itxi dute. Bihar, igandetik aurrera, Ogi Berri goizez bakarrik egongo da zabalik, goizeko 07:30etatik 13:30ak bitartean.

Ordutik ordura informazio berria jasotzen ari gara eta joango gara albistea osatzen




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide