Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Igande honetan, hilak 28, Odol Emaileen Elkarteak herriko zazpi herritarri aitortza egingo diete. Eguerdiko 12:30ean izango da oroigarri banaketa, udaletxeko areto nagusian. Omenduetako hiruk 25 aldiz eman dute odola, batek 40 aldiz, bik 50 aldiz, eta batek 75 aldiz.
Ateraldiak astelehenean
Datorren astelehenean, hilak 29, odola emateko aukera izango da kiroldegian. Ateraldiak arratsaldeko 16:30etatik 20:30era izango dira. Emaileek aurrez hitzordua hartu beharko dute 628 048 866 telefono zenbakian.