Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, pasa den astean margotu zuten parkeko horma-irudia, ume zein helduen parte-hartzearekin. Bi arratsaldeko jardunaren ondoren, Garazi Larrañagak diseinatutako euskararen aldeko horma-irudia kolorez bete zuten auzolanean.
Asteazken eta ostegunean egin zituzten margotze lanak, parte-hartzaileek pintzel mordoa eskuan hartuta, horma-irudi koloretsua sortu zuten. Lanak oraindik guztiz amaituta ez badaude ere, azken konponketak eta euskararen aldeko mezuak gehitzea besterik ez da falta.















