Albisteak

Herritarrek bilera egin dute hondakinen gaia jorratuz

Ostegunerako bilera deialdia egin zuen gaur egungo honadakinen bilketa mantendu nahi duen herritar taldeak. Udaletxeko areto nagusian hainbat herritar bildu zen hondakinen gaiaz eztabaidatzeko.

Lehenbizi, taldeak egindako bidea errepasatu zuten, “ongi egiten jarraitzearen alde” emandako pausoak eta orain arteko dena mahai gainean jarri zen.

Horrela, aurreko astean Udaleko Ingurumen batzordearekin izandako bileran hitz egindakoak jakinarazi zizkieten bertaratu zirenei. Udal Gobernuak hondakinen bilketa sistema aldatzeko erabakia hartua du, eta herritar taldearen iritziz aldaketa hori “atzera pauso nabarmena da, orain dugun sistema Urola Erdiko Mankomunitateko sistemarik eraginkorrena eta arazo gutxien eman duena baita”.

Aurrera begira, herritar taldeak Udalari Hondakinen Mahaia deitzeko eskaera egiten dio, sistemaren aldaketarik bada, aldaketa hori Hondakinen Mahaian adosteko helburuarekin. Aipatu behar da, herritar talde horrek 720 herritarren babesa jaso duela, firma bilketa bidez.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide