Albisteak
Herritarrek bilera egin dute hondakinen gaia jorratuz
— 2016-11-04Ostegunerako bilera deialdia egin zuen gaur egungo honadakinen bilketa mantendu nahi duen herritar taldeak. Udaletxeko areto nagusian hainbat herritar bildu zen hondakinen gaiaz eztabaidatzeko.
Lehenbizi, taldeak egindako bidea errepasatu zuten, “ongi egiten jarraitzearen alde” emandako pausoak eta orain arteko dena mahai gainean jarri zen.
Horrela, aurreko astean Udaleko Ingurumen batzordearekin izandako bileran hitz egindakoak jakinarazi zizkieten bertaratu zirenei. Udal Gobernuak hondakinen bilketa sistema aldatzeko erabakia hartua du, eta herritar taldearen iritziz aldaketa hori “atzera pauso nabarmena da, orain dugun sistema Urola Erdiko Mankomunitateko sistemarik eraginkorrena eta arazo gutxien eman duena baita”.
Aurrera begira, herritar taldeak Udalari Hondakinen Mahaia deitzeko eskaera egiten dio, sistemaren aldaketarik bada, aldaketa hori Hondakinen Mahaian adosteko helburuarekin. Aipatu behar da, herritar talde horrek 720 herritarren babesa jaso duela, firma bilketa bidez.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU