Albisteak

Herritarrek etxean abesteko egitasmoa antolatu du Jagoba Astiazaranek

Elkarrekin abesteko gonbidapena luzatu zien herritarrei San Martin egunean Jagoba Astiazaranek. Iniziatibak izandako arrakasta ikusita, Euskararen Nazioarteko Eguna iritsi bitartean, kantaldi birtuala eskainiko du Astiazaranek asteazkenero. Iluntzeko 21:00etan hasita, hamarĀ  minutu inguruko saiotxoak eskainiko Youtuben pianoaz lagunduta.
Datozen kantaldietarako kolaboratzaile “bikainak” lotzen dabilela azaldu du Astiazaranek. Aste honetako sioan parte hartzeko esteka asteazkenean zabalduko duela jakinarazi du, sare sozialen bitartez. Danbolineko Facebook eta Twitter orrialdeetan ere jakinaraziko dugu esteka.
Ikusi hemen lehen kantaldiko bideoa.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide