Albisteak
Herritarren mozioak izan dira Udaleko azaroko osoko bilkurako gai nagusiak
— 2016-11-25Ostegunean, azaroak 24, Zestoako Udalean osoko bilkura izan zen. Bertan hainbat gai jorratu ziren, baina protagonismoa Ondo egiten jarraitu nahi dugu herri ekimenaren eta Arroabeko Ezkaizto Auzo Elkartearen mozioek izan zuten.
Ondo egiten jarraitu nahi dugu herri ekimeneko kideek mozioa irakurri zuten. Mozioaren helburua, udalak hondakinen mahai deitzea eta sistema aldatzekotan hondakinen mahaian adostuta aldatzea da. Herri ekimenak gaia mahai gainean jarri ondoren, bi alderdien eta herri ekimeneko kideen arteko eztabaida izan zen, tentsio uneak izan ziren bertan. Mozioa eztabaidatu ondoren, ez zen onartua izan. EAJren aurkako 6 botorekin eta EH Bilduren aldeko 5 botorekin. Hondakinen bilketa sistemaren aldaketa “ekonomikoki eta teknikoki zentzugabekoa dela” azpimarratu zuen EH Bilduk. Horretaz gain, oposizioak, orokorrean, “Udal Gobernuaren gobernatzeko gaitasun eza” salatu zuen.
Ondoren, Eztakaizto Auzo Elkarteak jarri zuen mozioa mahai gainean. Mozio honetan, Iraeta eta Narrondo arteko bidegorriaren zatia bukatzea eskatzen dute. Arroarrek, Udal Gobernuari eman beharreko pausoak lehenbailehen ematea eskatu zioten. Udalak Foru Aldundiari presiorik ez egin izana kritikatu zuten Ezkaiztoko kideek. Politikariei gai hau behingoz lehen planoan jartzea eskatu zitzaien. Baita bailarako udalekin elkarlanean Aldundiari eskaera bateratua egitea ere. Azkenean, eztabaida luze eta gogor baten ondoren, aho batez onartu zen mozioa.
Ia hiru ordu iraun zuen osoko bilkuran Mª Jesus Aizpurua Astigarragak EAJko zinegotzi kargua hartu zuen, duela hilabete batzuk Juan Carlos Garciak utzitako kargua hain zuzen ere.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU