Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Atzo, astelehena, zabaldu zuten Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiek antolatutako udalekuetan izena emateko epea. Interesatuek Interneten edo gaztelekuan egin ahal izango dute inskripzioa. Hautaketa zozketa bidez egingo da apirilaren 4an.
Plazen eskaera banaka nahiz gehienez hiru pertsonako taldetan egin daiteke, eta plazak lortzeko aukera berdintasuna bermatzeko haur eta nerabe bakoitzak eskaera orri bakarra aurkeztu ahalko du. Ahalik eta haur gehienek udalekuetan parte hartzeko aukera izan dezaten, plazak esleitzerako orduan aurreko urteetan udalekuetan parte hartu ez dutenei emango zaie lehentasuna.
Informazio gehiago 688 684 029 telefono zenbakian.