Adrian Almazanen hitzaldia Azpeitian

Adrian Almazan filosofo eta ingurumen aktibistak Landaren aldaketa ekosoziala Euskal Herrian (Una transformation ekosocial del trabajo en Euskal Herria) hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, ekainak 6, Azpeitian.

Almazan filosofia irakaslea da, eta Ekologistak Martxan taldeko kidea baita. Berak dioenez “krisi ekosozial globaleko garaietan, gure lurraldeak nola eraldatu pentsatzera behartuta gaude, aldi berean, gure energia eta material kontsumoa murriztu ahal izateko eta justizia, berdintasun eta autonomia irizpideak ezartzeko”.

Horrela, hitzaldian, “ibilbide orri bat proposatuko da, lurraldeak desazkundearen bidean jartzeko, beti ere, gizartea, klima eta biodibertsitatea errespetatuz”.

Hitzaldia gaztelaniaz eskainiko du, 19:00tan, San Agustinen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide