Albisteak

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra osatzeko prozesua aurkeztuko du Udalak ostegunean

HAPO (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) osatzeko prozesua aurkeztuko du Udalak datorren ostegunean, hilak 21. Arratsaldeko 18:00etan egingo dute saioa Udaletxean. “Zestoako Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Zestoako Planeamendu berria garatzeko egingo den prozesuaren aurkezpen saiora. Udalaren asmoa da hasiera-hasieratik herritarrek izatea prozesuaren berri, baita iritziak eta ekarpenak egiteko aukera ere” azaldu dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide