Albisteak

Hirigintza inklusiboari buruzko hitzaldia izango da gaur arratsaldean

Zestoako Udala “zestoar guztien etorkizuneko beharrei erantzungo dien” Hiri Antolamendu Plan (HAPO) Orokor berria egiten ari da. Proposamen berri horrek “herritar guztien” proposamenak kontuan hartzen dituela azaldu du erakundeak: “Beharrezkoa da emakumeak, haurrak, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak eta abar. Kontuan izatea honelako planak egiterako orduan. Hori da Hirigintza Inklusiboa”.

Plana gauzatzeko herritarren parte hartzea nahitzekoa dela erdietsita, ekintza ezberdinak antolatu ditu Udalak diagnostikoa gauzatuko duen Erdu enpresarekin elkarlanean. Ekintza horien artean, herritar guztiei zuzendutako galdetegi bat prestatu dute. Galdetegi horren bitartez Udalak eta erredaktore taldeak herritarren arazo eta beharrak identifikatu nahi ditu.

Bestalde, Hirigintza inklusiboari buruzko hitzaldi bat antolatu dute gaur arratsalderako Alonderon. Arratsaldeko 18:00etan izango da hitzordua, eta bertan, hirigintza inklusiboa zer den azaltzeaz gain, HAPOaren berri ere emango dute. Horrez gain, ekainaren 4an, herrigunetik eta auzoetatik ibilaldi bat egitea proposatu du Udalak, herria “denon artean” aztertu ahal izateko.

Erantzun galdetegia hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide