Hiru herritarren iritziak jasoko dituen “Hiru aulkitan” atala estreinatzear

Urte berriarekin batera, aldizkarian “Hiru aulkitan” deituriko atal berria estreinatuko dugu. Txoko honetan, gai ezberdinei buruzko hiru herritarren iritziak jasoko ditugu. Inkesta atalean baino iritzi luze eta arrazoituagoa emateko aukera izango dute parte hartzen dutenek. Gainera, erantzunak hausnartuagoak izango dira, ez bat-batean botatakoak.

Ondorengoa izango da urtarrileko zenbakiko gaia: Edonor izan al daiteke alkategai?

Proposatu datozen hilabeteetarako gaiak WhatsApp bidez 722 60 92 65 telefono zenbakian edo info@danbolin.eus helbidera mezu bat bidalita. Animatu eta gaiak proposatu!

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide