Albisteak

Hiru kasu positibo zenbatu ditu Osasun Sailak astelehenetik ostegunera bitartean

Osasun Sailak emandako datuen arabera, hiru koronabirus kasu atzeman dira astelehenetik ostegunera bitartean Zestoan:  bat astelehenean eta bi asteazkenean. Joan den astean, 10 kasu atzeman ziren ziren egun horietako tartean. 100.000 biztanleko hamalau eguneko kasu metatuen kopuruak ere behera egin du. Gaur, 495,70 kasukoa da eta pasa den ostiralean 913,12 kasukoa.

Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 11.233 PCR eta antigeno froga egin ditu Osakidetzak azken 24 orduetan eta horietatik 624 positibo detektatu dira, joan den astean baino 311 kasu gutxiago. Egindako frogen %5,6ak eman dute positibo. Gipuzkoan 307 kasu zenbatu dituzte, 224 Bizkaian eta 85 Araban. EAEtik kanpo bizi diren zortzi pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan 416 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 132, ZIUn.

Nafarroan, 161 kasu atzeman dituzte azken orduetan, aurreko egunean baino hogei gehiago.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide