Albisteak

Hiru positibo gehiago Zestoan

Hiru kasu positibo atzeman ditu azken 24 orduetan Osasun Sailak Zestoan. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 965,30 kasukoa da. Eskualdean 46 positibo berri atzeman dituzte, atzo baino hiru gutxiago: 18 Azkoitian, 10 Zarautzen, 8 Azpeitian, 2 Zumaian, hiruna Orion eta Zestoan eta bana Aian eta Aizarnazabalen. 5.000 biztanletik gorako eskualdeko herri gehienek semaforo gorria piztuta dute oraindik. Azpeiti, Azkoiti, Zarautz eta Zumaiako 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasak 500dik gorakoak dira. Orion, berriz, semaforo laranja dute, 412,47ko intzidentzia tasarekin.

Osakidetzak 11.886 PCR eta antigeno proba egin ditu Araban Bizkaian eta Gipuzkoan asteburuan eta horietatik 1.120 positibo detektatu dira: 490 Gipuzkoan, 506 Bizkaian eta 113 Araban. Atzo egindako frogen %9,4k emaitza positiboa izan dute. EAE-tik kanpo bizi diren 11 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan 460 pertsona daude ospitaleratuta, atzo baino 9 gutxiago eta horietatik 106 daude ZIUn. Nafarroan 3.701 froga egin dituzte azken 24 orduetan eta horietatik 431 positibo zenbatu dituzte, atzo baino 94 gutxiago.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide