Albisteak
Udal eraikinak garbitzeko langileak behar ditu Udalak
— 2020-11-03Udal eraikinen garbitzaileen bajak, oporraldiak eta COVID-19ak sortutako ordezkapen beharrak betetzeko langileak behar ditu Zestoako Udalak. Udaleko lan poltsa, beste hainbat erakunde publikoetakoa bezala agortuta dago eta hori dela eta, garbitzaileen ordezkapenak egiteko Lanbide enplegu zerbitzuaren bitartez egin du eskaintza. Euskara menderatzea, sei hilabeteko esperientzia eta gidabaimena izatea eskatzen dute. Izena emateko epea azaroaren 6an amaituko da.
Izena emateko egin klik hemen.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide