Hirugarren egin zuen Ion Ulaziak atzo Getariako II. San Anton biran
Danbolin— 2021-07-19
Iaz posible izan ez bazen ere, aurten lortu dute getariarrek San Anton mendia igerian inguratzen duen froga antolatzea. 250 igerilarik hartu zuten parte atzo, igande goizean. Unai Agirre izan zen 33 minuturekin denbora onena egin zuena eta bi segundu beranduago sartu ziren Mikel Iriondo eta Ion Ulazia. Emakumezkoetan, Ana Vegak 33 minutu eta 17 segundu behar izan zituen eta Helene Alberdi eta Leire Ceciaga izan ziren helmugan sartzen bigarren eta hirugarren emakumezkoak.