Albisteak
Histerya antzezlanak XXXV. Euskal Antzerki Topaketen ikuslegoaren saria irabazi du
— 2017-11-29Amancay Gaztañagak idatzitako lehen komedia gazi-gozoak azaroan zehar Azpeitian ospatutako XXXV. Antzerki Topaketen ikuslegoaren saria irabazi du. Zestoako taldeak 600 euroko diru saria jasoko du San Tomas egunean Azpeitiako Udaletxean egingo den ekitaldian.
Eromen Produkzioak-eko kideek antzezten duten obra honetan “histeria femeninoa” gaitz ezagunaren nondik norakoak azaltzen dira umore eta interpretazio ezin hobeaz. “Oso gustara gaude. Histerya ez da Euskal Herrian maiz ikusten den obra mota bat den arren, jendeari asko gustatu zaio eta hori balorazioetan ikusi da” adierazu du Mikel Ibarguren antzezlaneko aktoreak.
Ez da sari hau irabazten duten lehen aldia. Pasa den urteko azaroan, Sweeney antzezlanarekin gailendu ziren. Asteroko esfortzu eta sakrifizioak eman ditu berriro emaitzak. Sari hau, indarrak hartzeko tresna dela adierazi dute Eromen Produkzioak-eko kideek.
Argazkia: Eromen Produkzioak
Egin zaitez bazkide