Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Eromen Produkzioak taldeak Azpeitiko Antzerki Topaketetan parte hartu zuen. Zehazki, azaroaren 18an eskaini zuten Sweeney antzezlana.
Ondoren, Abendu hasieran, Antzerki Topaketetako antolatzaileek obra sarituak zein ziren jakinarazi zuten, eta publikoaren saria zestoarrek irabazi zutela jakin genuen.
Horrela, San Tomas egunean (abenduaren 21ean) Eromen Produkzioak-eko kideak Azpeitiko Udalean izan ziren saria jasotzeko. Taldekideek adierazi dutenez, azpiegitura eta materialetan inbertituko dute irabazitako saria, horretan baitute beharrik handiena.
IRUZKINDU