Albisteak

Eromen Produkzioak-ek Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako publikoaren saria irabazi du

Zestoako Eromen Produkzioak taldeak jakin berri du Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako ikuslegoaren saria irabazi duela. Sweeney antzezlana eskaini zuen taldeak topaketetan, azaroaren 18an.

Ostegunean izan zuten sariaren berri, Amancay GaztaƱaga zuzendariak kontatu digunez. Saria harriduraz eta pozez hartu dute, “baldintza prekarioetan gabiltza lanean, eta horrelako sariak erakusten dute esfortzuak merezi duela”. Parte hartzaileen artean maila altua dagoela azaldu digu GaztaƱagak, tartean baita profesionalak ere, hori dela eta, sorpresaz hartu dute berria: “ikusleak bozkatzen dute, eta ez duzu pentsatzen talde amateur bati emango diotenik bozka”. Aurrera begira lanean jarraitzeko ilusioa eta indarra eman die sariak taldeko kideei.

Saria San Tomas egunean jasoko dute Azpeitian; 600 eurokoa izango da, eta azpiegitura eta materialetan inbertituko dute, horretan dagoela beharrik handiena azaldu baitigu zuzendariak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide