Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

2017ko maiatzaren 7an Zestoan egingo den herri galdeketa antolatzeko jaio den taldea da Hitziturri. Taldearen helburua “herri galdeketan ahalik eta herritar gehienek parte hartzea da, Zestoako herritarren ideologia, sinismen eta kultura
aniztasunaren isla izan dadin”.
Taldeak dioenez, “Zestoan herri galdeketa modu ofizialean egin ahal izateko, herrian erroldatuta daudenen %10en sinadura bildu behar dugu, 400 inguru”. Hori dela eta, Hitziturriko kideek lokal bat ireki dute portale kalean (irudian ikus daiteke). Ireki berri duten azpiegitura horretan herritarren sinadurak bilduko dituzte. Hitziturriren lokal hori irekita egongo daotsailaren amaiera arte: ostiraletan 18:00etatik 20:30etara eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.
IRUZKINDU