Albisteak

Hondakinak gaika biltzeko zakarrontzi gehiago jarri ditu udalak

Lehendik bi zakarrontzi bakarrik zeuden puntu batzuetan lau jarri dituzte eta aurretik ontzirik ez zegoen puntu berri bat ere gehitu dute. Aurreko legegintzaldiko udal gobernuak zaharkituta zeuden hainbat zakarrontzi erretiratu eta haiek zeuden lekuan berriak jarri zituela azaldu du udalak. Aldaketa egiterakoan, ordea, hainbat puntu osatu gabe gelditu zirela esan dute. Puntu hauetan bi zakarrontzi soilik zeudela (horia eta grisa) edo bakarra. Hori dela eta, Ingurumen Batzorde berriak hainbat puntu osatu eta berri bat sortzea proposatu zuela adierazi dute.

Osatu diren puntuak honakoak izan dira: Erdikalekoa, Laranjadi plazakoa, Arteagako geltokikoa, Gesalaga kalekoa eta Lauiturrieta ingurukoa. Bestalde, Azpeitiarako autobus geltokia izan da zakarrontziak jartzeko puntu berria.

Argazkia: Zestoako Udala




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide