Albisteak

Hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketak egongo dira Gabonetan

Urola Erdiko Mankomunitateak jakitera eman duenez, hondakinen bilketan aldaketak egongo dira Gabonak direla eta. Abenduaren 24an eta 31an ez da bilketarik egingo. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean bi frakzio bilduko dira: organikoa (ohiko kuboetan) eta plastikoa (horretarako propio jarritako edukiontziak egongo dira kartoiarentzako edukiontziak dauden guneetan).

Hona hemen edukiontzi horien kokapenei buruzko informazioa:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide