Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ekain Guraso elkarteak hondarrezko eskulturak egiteko tailerra antolatu du gaur arratsalderako. Saioan parte hartzeko aurrez izena ematea ezinbestekoa zen eta berehala bete zen. Tailerrak izandako arrakasta ikusita, beste saio bat antolatzea erabaki du Zestoako Udalak. Datorren ostegunean izango da, hilak 23, Euskal Herria plazan. Bi txanda egongo dira: 17:00etatik 18:30etara eta 18:30etatik 20:00etara. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da 688 684 029 telefono zenbakian. Gaurko saioan parte hartu ezin izan duten haurrek lehentasuna izango dute.